single

ARTISTAK

Zahara

0

Zahara

Zahara (gitarra akustikoa, ahotsa), Martí Perarnau (teklatuak, sintetizadoreak, koruak), Manuel Cabezalí (gitarra elektrikoa, koruak), Carlos Sosa (bateria, perkusioa), Pablo Pérez (baxua, koruak)

2009an La fabulosa historia de… albumarekin debuta egin zuenetik, argi geratu zen Zahara haize-ufada fresko bat dela Espainiako pop-rockean. Oso gazterik konposatzen hasita (lehen abestia 12 urterekin idatzi zuen), ahots eta gitarra hutseko haren xumetasunak jende asko liluratuta utzi zuen Con las ganas bezalako abesti akustikoei esker. Azkeneko diskoan, Astronauta, soinu elektrikoagoa dakar eta hango bi singlek, Hoy la bestia cena en casa eta Guerra y paz, arrakasta azpimarragarria lortu dute. Zahara bere ibilbidearen gailurrera iristen ari da eta ezinbesteko izena da udako jaialdi handietan.