WP_Query Object ( [query] => Array ( [paged] => 13 [category_name] => berriak ) [query_vars] => Array ( [paged] => 13 [category_name] => berriak [error] => [m] => [p] => 0 [post_parent] => [subpost] => [subpost_id] => [attachment] => [attachment_id] => 0 [name] => [static] => [pagename] => [page_id] => 0 [second] => [minute] => [hour] => [day] => 0 [monthnum] => 0 [year] => 0 [w] => 0 [tag] => [cat] => 154 [tag_id] => [author] => [author_name] => [feed] => [tb] => [comments_popup] => [meta_key] => [meta_value] => [preview] => [s] => [sentence] => [fields] => [menu_order] => [category__in] => Array ( ) [category__not_in] => Array ( ) [category__and] => Array ( ) [post__in] => Array ( ) [post__not_in] => Array ( ) [tag__in] => Array ( ) [tag__not_in] => Array ( ) [tag__and] => Array ( ) [tag_slug__in] => Array ( ) [tag_slug__and] => Array ( ) [post_parent__in] => Array ( ) [post_parent__not_in] => Array ( ) [author__in] => Array ( ) [author__not_in] => Array ( ) [ignore_sticky_posts] => [suppress_filters] => [cache_results] => 1 [update_post_term_cache] => 1 [update_post_meta_cache] => 1 [post_type] => [posts_per_page] => 6 [nopaging] => [comments_per_page] => 50 [no_found_rows] => [order] => DESC ) [tax_query] => WP_Tax_Query Object ( [queries] => Array ( [0] => Array ( [taxonomy] => category [terms] => Array ( [0] => berriak ) [field] => slug [operator] => IN [include_children] => 1 ) ) [relation] => AND [table_aliases:protected] => Array ( [0] => wp_term_relationships ) [queried_terms] => Array ( [category] => Array ( [terms] => Array ( [0] => berriak ) [field] => slug ) ) [primary_table] => wp_posts [primary_id_column] => ID ) [meta_query] => WP_Meta_Query Object ( [queries] => Array ( ) [relation] => [meta_table] => [meta_id_column] => [primary_table] => [primary_id_column] => [table_aliases:protected] => Array ( ) ) [date_query] => [queried_object] => stdClass Object ( [term_id] => 154 [name] => Berriak [slug] => berriak [term_group] => 0 [term_taxonomy_id] => 154 [taxonomy] => category [description] => [parent] => 0 [count] => 81 [filter] => raw [cat_ID] => 154 [category_count] => 81 [category_description] => [cat_name] => Berriak [category_nicename] => berriak [category_parent] => 0 ) [queried_object_id] => 154 [request] => SELECT SQL_CALC_FOUND_ROWS wp_posts.ID FROM wp_posts INNER JOIN wp_term_relationships ON (wp_posts.ID = wp_term_relationships.object_id) JOIN wp_icl_translations t ON wp_posts.ID = t.element_id AND t.element_type IN ('post_post','post_page','post_event','post_artist') JOIN wp_icl_languages l ON t.language_code=l.code AND l.active=1 WHERE 1=1 AND ( wp_term_relationships.term_taxonomy_id IN (154) ) AND wp_posts.post_type = 'post' AND (wp_posts.post_status = 'publish' OR wp_posts.post_status = 'confirmed') AND t.language_code='eu' GROUP BY wp_posts.ID ORDER BY wp_posts.post_date DESC LIMIT 72, 6 [posts] => Array ( [0] => WP_Post Object ( [ID] => 6090 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-02-26 14:27:30 [post_date_gmt] => 2016-02-26 13:27:30 [post_content] => Heineken Jazzaldiaren 51. edizioa izen garrantzitsu askorekin datorkigu: batzuk klasikoak dira, beste batzuk berriak, proiektu abangoardistekin datozenak, eta mota guztietako entzuleentzat eragina eta erakargarritasuna duten artistak izango ditugu. Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis, Brad Mehldau, John Scofield, Jan Garbarek eta Marc Ribot-i Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson gehitu zaizkie orain, beste askoren artean.   Sarreren salmenta Sarrerak salgai daude dagoeneko web honetan bertan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara) Jazz Band Ball-a Hasi gaitezen lehen egunetik. Uztailaren 21ean, Jazz Band Ball-a ospatuko da Zurriolako Hondartzan eta Kursaaleko Terrazetan. Egun horretako izarra Gloria Gaynor abeslaria izango da, dudarik gabe, benetako erreferentzia afroamerikar kantagintzaz ari bagara. Berde Heineken Agertokian ere, baina gauerdian, funkeko mitoetako bat izango dugu, pieza arrakastatsu asko eta asko plazaratu dituen talde bat eta “vocoder”-aren erabileragatik ospetsu egin zena: The Zapp Band, Europan oso noizik behin eskaintzen dituen emanaldietako batean. Beste agertoki batzuetan, gau horretan bertan, luxuzko artistak izango ditugu. Hiru super-musikarik osatutako hirukoa: Cyrus Chestnut, Buster Williams eta Lenny White; Marc Riboten azken proiektua, joan zen udazkenean Kursaalen arrakastaz eskaini zena, Filadelfia Soinuari omenaldia egungo jazzeko gitarrista garrantzitsuenetako baten eskutik, Marc Ribot, Ornette Colemanen laukote bikoitzetako bi kide lagun dituela, Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston; beste gitarra-jole handi bat, Terje Rypdal ipartarra, power-jazzeko Elephant Nine taldeak laguntzen diola; John Nemeth, amerikar blueseko izarra, Estatu Batuetako hiri euskaldunenetako batean jaioa, Boisen (Idaho); eta jatorriz antillarra den Tricia Evy abeslari frantsesa.   Trinitate Enparantza Uztailaren 22tik hasita, Heineken Jazzaldiaren agertoki garrantzizkoenak, Trinitate Enparantzak, jazzeko lau saio bikoitz paregabe eskainiko ditu. Hasteko, Marsalis familiako bi izar. Ellis, aita, izango da lehen saioko protagonista, bere laukotearen buruan, eta ondoren, Branford Marsalis handiaren txanda izango da, jazzeko kantari miretsienetako bat bere taldean duela: Kurt Elling. Uztailaren 23an, larunbata, jazz garaikideko bi erreferentzia. Lehendabizi, Jack DeJohnette bateria-jotzaile eta pianistaren hirukoa, Ravi Coltrane saxofoilaria barruan dela. Gaueko bigarren saioan, berriz, Steve Coleman saxofoilariaren 5 Elements taldea izango dugu. Esan behar da Steve Coleman Heineken Jazzaldiak bere ibilbide oparo guztian jarraitu izan duen musikaria dela. Uztailaren 24an, igandea, azken garaiotan estiloa markatzen ari den beste abeslari baten kontzertuarekin hasiko da saioa, José James, zeinak Billie Holiday handiari eskaini dion diskoa aurkeztuko baitu. Haren atzetik, talde mitiko bat, Steps Ahead, bere liderra, Mike Mainieri bibrafonista, buruan duela eta aparteko ospe eta kalitateko musikariz osatutako formazioarekin: Eliane Elias, Marc Johnson, Donny McCaslin eta Billy Kilson. Azkenik, astelehenean, uztailak 25, Trinitate Enparantzan, Heineken Jazzaldi honetako saio gutiziatuenetako bat izango dugu, Diana Krall jazzeko diva handia ikusiko baitugu oholtzan, bere laukote berriarekin. Aurretik, gaur egungo musikari sentikor eta lirikoenetako baten emanaldia entzuteko aukera izango dugu, Bobo Stenson suediarrarena, hain zuzen.   Kursaal Auditoriumean- Kutxabank Kursaal Auditoriumean, lau kontzertu handi artista ezagun eta liluragarrien eskutik: lehenik, uztailaren 22an, Brad Mehldau, John Scofield eta Marc Guiliana bateria gazteak osatutako hirukoa. Hurrengo egunean, uztailak 23, gora datorren izen bat, dagoeneko benetako izar bilakatu dena Europako hainbat herrialdetan, Ibrahim Maalouf tronpetaria bere proiektu elektrikoarekin. Igandean, Europako jazzeko musikari gailenetako bat, Jan Garbarek norvegiarra bere taldearekin, non Trilok Gurtu indiar perkusionistak joko baitu. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Kursaal Auditoriumean, amerikar jazzean gero eta izen handiagoa duen artista bat, New Orleanseko Christian Scott tronpetaria bere proiektu berriarekin, 9 musikari agertokian direla. Aurretik iragarrita zegoen aurten Donostian ospatuko dela, Heineken Jazzaldiarekin batera, 12 Points lehiaketa, non Europan fama hartzen ari diren talde interesgarrienetako 12k hartuko baitute parte. Victoria Eugenia Antzokian eskainiko diren emanaldi horiekin batera (oraindik programa guztiz zehaztu gabe dago) uztailaren 20, 21, 22 eta 23an, jam-saioak eskainiko dira Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan, eta bizikidetzak eta hitzaldiak egongo dira Victoria Eugenia Klubean.   Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Victoria Eugenia Antzokiaren programazioa bi emanaldi guztiz berezirekin osatuko da. Uztailaren 24an, Bertsoa & Jazza formatuko saio berri bat izango dugu, zeina duela hamar urte baino gehiago estreinatu baitzen agertoki berean. Eta uztailaren 25ean, 17:30ean, europar jazzeko talde original, sortzaile, definiezin eta jenialenetako baten emanaldia: Lyondik datorren La Marmite Infernale, Espainian eskainiko duen lehen kontzertuan, 1967tik abian dagoen taldea izan arren. San Telmo Museoa Aurten Heineken Jazzaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar: San Telmoko Eguerdiak. 5 kontzertu izango dira eguerdiko 12:30ean kalitate eta heterogeneotasun handiko bost proposamenekin. Hilaren 21ean izango da lehena 2015eko euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako batekin, Ainara Ortega donostiar abeslariaren taldea, zeinak Victoria Eugenia Antzokian abestu baitzuen entzule eta kritikaren harrera ezin hobearekin. Eguerdiko saio horietako bigarrena Mikel Andueza saxo altu bikainak protagonizatuko du. Gure hirian oso maitea dugun artista honek bere disko onenetako bateko piezak –2015ean argitaratu zuen– entzuteko aukera eskainiko digu, bere seikote propioa distira handiz zuzentzen duela. Larunbatean, hilak 23, super-saxofoilari bat banda bikain batekin: Jerry Bergonzi saxo tenorra, jazz garaikideko mitoetako bat bere laukotearen buruan, beste batzuen artean, Perico Sambeat valentziarrak laguntzen diola. Igandean, uztailak 24, elezaharretako beste talde baten txanda izango da, Lyongo Workshop taldearena, Europako jazz garaikideko banda interesgarrienetako bat izateaz gainera, bizi luzeenetakoa duena, ia 50 urteko ibilbidea baitarama. Hor jo izan dute Frantziako bakarlari garrantzitsuenetako batzuek eta herrialde horretako jazzaren ordezkari nagusietako bat izaten jarraitzen du. Kontzertu erakargarri hauek amaitzeko, hilaren 25ean, astelehena, jazz onena eta flamenko instrumental onena uztartzen dituzten hiru musikari handik osatutako hirukoa: Josemi Carmona gitarrista, Javier Colina baxu-jotzailea eta Bandolero perkusionista. Berde Heineken Agertokia Beti bezala, ikus-entzule gazteentzat interes handiena izango duten agertokien artean Berde Heineken Agertokia dago. Aipatu dira jada uztailaren 21ean hor ariko diren artistak (Gloria Gaynor eta The Zapp Band). Hurrengo egunetako programazioa, agertoki horretan ohikoa denez, hainbat koloretako estilo osagarriz eta ludikoz eratutako amalgama loriatsu bat izango da. Uztailaren 22an, saioa iluntzeko 9etan hasiko da Ryley Walker gitarra-jole eta abeslariaren emanaldiarekin. Folkaren eta rockaren artean mugitzen den musikari honek balada zoragarriz eta pieza elektriko kitzikagarriz jositako errepertorioa du. Gauean, Snarky Puppy taldeak joko du; aurten Grammy sari bat irabazita, R&B instrumentaleko talde indartsu, gazte eta asmamen handienetakoa dutenen artean ditugu. Uztailaren 23an, larunbata, azken hilabeteotan eskaera handienetakoa duen euskal talde baten txanda izango da, Rural Zombies. Gauerdian, berriz, Nick Waterhouse-k R&B zaharraren sentsibilitate eta indar guztia eskainiko digu, abesti xume bezain argitsuz betetako disko zoragarriak argitaratzen ari den kantari gazte baten ahotsean. Berde Heineken Agertokiaren programazioa hilaren 24an itxiko da bi proposamen desberdin bezain zirraragarrirekin: iluneko 9etan, Grupo Fantasma, Estatu Batuetan proiekzio handienetakoa duen banda latino bat. Austinen (Texas) egoitza duten musikari latinoz osatutako banda zoragarri bat da, talde mitikoenen ahalmen eta erritmo guztia berarekin duena. Eta mitoez ari garela, nor hoberik Charles Bradley soularen erregea baino, kantari honek, izan ere, bere ahotsarekin eta ahalmen eszenikoarekin, soularen urrezko urteak ekartzen dizkigu gogora.   [post_title] => Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson, 51. Heineken Jazzaldirako izen berriak [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => cyrus-chestnut-snarky-puppy-charles-bradley-terje-rypdal-jerry-bergonzi-ellis-marsalis-jack-dejohnette-jose-james-steps-ahead-eta-bobo-stenson-51-heineken-jazzaldirako-izen-berriak [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-03-01 12:43:09 [post_modified_gmt] => 2016-03-01 11:43:09 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=6090 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [1] => WP_Post Object ( [ID] => 5718 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-02-17 10:54:00 [post_date_gmt] => 2016-02-17 09:54:00 [post_content] => Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía dira hurrengo uztailaren 20tik 25era Donostian ospatuko den 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa irabazi duen kartelaren egileak. Marcos Navarro, 29 urteko bartzelonarra, Donostian bizi da gaur egun. Ilustratzaile freelance gisa lan egiten du ehungintza-diseinuaren sektorean eta, aldi berean, ilustrazio pertsonalagoak egiten ditu. Maddi Martínez de Murguía 28 urteko donostiarrak Bartzelonan egin zituen ikasketak, Elisava diseinu-eskolan, eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du Donostian. Kartel irabazleak 1.200 euroko saria jaso du eta milaka pertsonak beren diseinua ikusteko aukera ematen die egileei, ez da alferrik Heineken Jazzaldia Europa guztiko jaialdi garrantzitsuenetako bat eta tradizio luzeenetakoa duena. Kartel irabazlea erabaki duen epaimahaian diseinu grafiko eta argazkigintzako zenbait espezialistak hartu dute parte: José Luis Lanzagorta, musikaria, diseinatzaile grafikoa eta 1989, 1990, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007 eta 2008ko Jazzaldietako kartelen egilea izateaz gainera, Lanzagorta Estudioan hainbat proiektu aurrera eraman dituena. Pedro Párraga, jazzeko argazkilari espezialista eta, Antton Olariagarekin batera, 1986, 1987 eta 1988ko Jazzaldietako kartelen egilea. Virginia Errekalde, diseinatzaile grafikoa eta ekitaldi antolatzailea, 2010eko Jazzaldiko kartelaren egilea. Isabel Azkarate, argazkilaria, hainbat erakusketa egin ditu bere ibilbidean zehar. Gaur egun, New Yorken 80ko hamarraldian egindako argazkiak gai dituen haren erakusketa ikus daiteke Noventa Grados kultur espazioan (Donostiako Kale Nagusian). Horiekin batera, Heineken Jazzaldiaren bi ordezkarik (Miguel Martin, Heineken Jazzaldiaren Zuzendaria, eta Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazio Zuzendaria), eta HEINEKEN Españako beste bik (Gerard Doblas, Heineken etxeko brand managerra, eta Santi Illarramendi, Ipar Zonako Heineken etxeko aktibazio-managerra) hartu dute parte. 301 kartel aurkeztu ziren lehiaketara. www.heinekenjazzaldia.eus webgunean, non jendeak botoa emateko aukera izan duen aurkeztutako kartel guztietatik 10 azken hautaketara igaro zitezen, 17.476 boto zenbatu ziren. Beste 10 kartel HEINEKEN Españak eta Heineken Jazzaldiak hautatu zituzten. Epaimahaiak, beraz, 20 finalisten artetik aukeratu du kartel irabazlea. Botoa emanez parte hartu duten pertsona guztien artean, bi abonu zozketatu dira 51. Heineken Jazzaldiko Trinitate Enparantzako kontzertuetarako. Irabazlea Erika Moreno izan da. cartel-jazz2016 [post_title] => Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía garaile 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketan [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => marcos-navarro-eta-maddi-martinez-de-murguia-garaile-51-heineken-jazzaldiko-kartel-lehiaketan [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-02-17 10:54:00 [post_modified_gmt] => 2016-02-17 09:54:00 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=5718 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [2] => WP_Post Object ( [ID] => 5662 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-02-05 11:15:24 [post_date_gmt] => 2016-02-05 10:15:24 [post_content] => Marc-Ribot-Young-Philadelphians-c-Hiroki_Nishioka 51. Heineken Jazzaldia –hurrengo uztailaren 20tik 25era ospatuko da Donostian– jazzaren esparru guztietako izar dirdaitsuz osatutako egitarau paregabea ari da osatzen eta berretsi dezake jada ondorengo artista hauen presentzia: Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guiliana-rekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf eta Christian Scott. Jazzaldiaren programa osoa otsailaren azken aldera iragarriko da eta orduan jarriko dira sarrerak salgai. Diana Krall gaur egungo jazzeko abeslaririk erakargarriena dugu eta Donostiara dator berriro, non oraindik ikus-entzuleen oroimenean baitaude haren aurreko emanaldi gogoangarriak. Laukote baten buruan datorkigu oraingoan. Gloria Gaynor disko-musika deituaren erregina ukaezina da, baina esparru hori txiki geratu zaio eta musika beltzaren mito bizietako bat bilakatu da. Gloriaren I Will Survive egiazko himno bilakatu da belaunaldi bat baino gehiagorentzat. Haren ahots zoragarriak eta agertokiko erritmo itsaskorrak tatxarik gabe diraute. Branford Marsalis egungo jazzeko saxo tenor printzipaletakoa dugu eta gonbidatu berezi bat aurkeztuko du bere laukotearekin batera: Kurt Elling abeslaria, baritono oraindik gaztea, baina dagoeneko jazz estandarreko ahots handien tradizioaren parte bilakatu dena. John Scofield gitarrista handiaren grooveak bat egingo du Brad Mehldau piano jotzailearen musikaltasun apartarekin, atzetik Mark Guilianaren erritmo indartsua dutela. Guiliana jazzeko bateriaren berritzaile handietako bat da eta David Bowie zendu berriaren azken diskoan –Blackstar– parte hartzen duelako egin da ezagun. Jan Garbarek iparraldeko jazzaren zutabeetako bat da, ez da alferrik jazzeko izen handien –Keith Jarrett, adibidez– lankide eta inspiratzaile izan. Trilok Gurtu laukotean duela, Donostiara datorkigu bere artearen handitasuna erakustera. Steve Coleman saxo altuaren jeinu bat da. Korronte berri bat sortu du abangoardiako jazzaren barruan eta esan behar da Jazzaldiak hasieratik jarraitu duela hurbiletik haren ibilbide distiratsua. Five Elements taldearen edizio berri batekin dator heldutasun artistiko bete-betean. Gitarrak eman duen talenturik handienetakoa dugu Marc Ribot, modernoa eta aurreratua bere garairako. Proiektu ikusgarrien lider izan da, horien artean Phylly Soul –Filadelfiako soinua– delakoaren birsorkuntza hau, zeinaz gozatzeko aukera izan baitzuten donostiarrek duela ez asko Kursaalen emandako kontzertuan. Berarekin dakartza Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston, bi musikari filadelfiar, Ornette Colemanen Prime Time Band taldean jo zutenak. Ibrahim Maalouf europar jazzeko izar berrietako bat da. Libanoar jatorriko frantses tronpeta-jotzaile hau jazzaren, arabiar musikaren eta musika garaikidearen eraginpean hezitako instrumentista bikainenen artean kokatzen da. Christian Scott ere tronpetaria dugu, baina honek New Orleanseko jazzaren iturrietatik edan ostean –ez da alferrik han jaioa–, bere estilo propioa garatu du, harrotasun ukitu batekin, amerikar jazzeko joera berrien aitzindari izateko arriskua bere gain harturik. [post_title] => Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guiliana-rekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf eta Christian Scott, berretsitako lehen izarrak 51. Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => diana-krall-gloria-gaynor-branford-marsalis-kurt-elling-ekin-brad-mehldau-john-scofield-eta-mark-guiliana-rekin-jan-garbarek-steve-coleman-marc-ribot-and-the-young-philadelphians-ibrahim-maalou [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-02-05 11:15:24 [post_modified_gmt] => 2016-02-05 10:15:24 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=5662 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [3] => WP_Post Object ( [ID] => 5619 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-01-08 12:15:50 [post_date_gmt] => 2016-01-08 11:15:50 [post_content] => [vc_row][vc_column][vc_single_image image="5624" alignment="center" border_color="grey" img_link_large="" img_link_target="_self" img_size="full"][vc_column_text]Europako jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea helburu duen 12 Points jaialdiak Donostian ospatuko du bere hamargarren edizioa, 2016ko uztailaren 20tik 23ra, Heineken Jazzaldiarekin batera, azken hau uztailaren 20tik 25era bitartean garatuko baita, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera. Bere egitaraua prestatzeko, 12 Points-ek urtero deialdi ireki bat egiten du Europako 12 herrialdetatik 12 jazz talde aukeratzeko xedearekin. Parte hartu nahi duten taldeek 2016ko urtarrilaren 30a baino lehen eman behar dute izena www.12points.ie web orrian. Azken hamar urteotan, plataforma paregabea bilakatu da 12 Points jazzaren esparruan Europan sortzen diren talentu berriak sustatzeko. Ia 500 musikari gaztek hartu dute parte 12 Points-en 2007tik hona eta haietako askorentzat ezinbesteko urratsa izan da beren ibilbide profesionalari ekiteko orduan. 12 Points jaialdi alderraia da, txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaileen arteko harremana, berriz, honela eratzen da: elkarren arteko lana garatzeko Networking Dinners izeneko afarien bidez, tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan, eta Jazz Futures mintegiaren bitartez, non musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. 12 Points etorkizunera begira dagoen jaialdia da. Hor parte hartzen duten musikari gazteek jazza nora doan eta hurrengo hamar edo hamabost urteetan zer norabide hartuko duen iragartzen dute. 12 Points-en ezagutzera emandako bi artista izan ditugu jada Heineken Jazzaldian. Danimarkako Ibrahim Electric taldea da horietako bat –Dublingo 2008ko 12 Points-en hartu zuen parte, eta 2014ko Donostiako Jazzaldian jo zuen– eta bestea Mari Kvien Brunvoll norvegiar abeslaria, 2012ko Heineken Jazzaldiko programan kantatu zuena, Stavanger-en (Norvegia) ospatutako 2010eko 12 Points jaialdirako hautatua izan ondoren. Improvised Music Company irabazi asmorik gabeko musika sustapeneko agentzia bat da, Irish Arts Council erakundeak finantzatzen du eta hogei urtetik gorako eskarmentua du kulturaren sektorean.   12-pt-logo-1-copy imc-logo-black-1logo-2016-Conversaciones[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row] [post_title] => Jazzeko talentu gazteentzat Europan egiten den 12 Points jaialdia 2016an ospatuko da Donostian, Heineken Jazzaldiarekin eta Europako Kultur Hiriburuarekin batera [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => jazzeko-talentu-gazteentzat-europan-egiten-den-12-points-jaialdia-2016an-ospatuko-da-donostian-heineken-jazzaldiarekin-eta-europako-kultur-hiriburuarekin-batera [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-01-08 12:15:50 [post_modified_gmt] => 2016-01-08 11:15:50 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=5619 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [4] => WP_Post Object ( [ID] => 5568 [post_author] => 3 [post_date] => 2015-12-11 11:01:02 [post_date_gmt] => 2015-12-11 10:01:02 [post_content] => [vc_row][vc_column][vc_column_text]2016ko uztailaren 20tik 25era ospatuko den 51. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuaren barruan, berehala dira hastekoak behin betiko zerrenda erabakitzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldiak. Aurten aurkeztu diren 52 proposamenetatik, parte-hartzaileek ekarritako grabazioetan oinarrituta, 51. Heineken Jazzaldiko antolakuntzak 15 talde hautatu ditu, Donostiako hainbat agertokitan jo dezaten urtarriletik martxora bitartean. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, 51. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu. Joaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin eta Victoria Eugenia Klubean izango dira, sarrera doan dela (Klubaren kasuan, aldez aurretik, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatiletan hartu beharko dira gonbidapenak), ondorengo egutegiaren arabera:
DATA LEKUA ORDUA TALDEA
ABENDUA 14 VE KLUBA 20:00 Didier Datcharry Trio
URTARRILA 12 VE KLUBA 20:00 Reunion Big Band
URTARRILA 21 FORUM FNAC 19:30 Swingpapers
URTARRILA 22 FORUM FNAC 19:30 Laurent Robino Trio
OTSAILA 4 ALTXERRI 20:30 Javi Fermín
OTSAILA 8 VE KLUBA 20:00 Ghost Number & His Tipsy Gypsies
OTSAILA 11 ALTXERRI 20:30 The Modern Soul Gang
OTSAILA 16 VE KLUBA 20:00 Gregario de Luxe
OTSAILA 23 VE KLUBA 20:00 Kass & The Gingerbread Boys
MARTXOA 1 FORUM FNAC 19:30 Les Fous
MARTXOA 3 FORUM FNAC 19:30 Paddam
MARTXOA 8 ALTXERRI 20:30 The Soul Messengers
MARTXOA 10 ALTXERRI 20:30 Luismi Segurado Trio
MARTXOA 15 FORUM FNAC 19:30 Half Quartet Plus Two
MARTXOA 17 ALTXERRI 20:30 Catalina’s Neues Jazz Quintet
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row] [post_title] => 51. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan parte hartuko duten tokiko taldeen emanaldien egutegia [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldirako-hautaketa-prozesuan-parte-hartuko-duten-tokiko-taldeen-emanaldien-egutegia [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2015-12-11 11:01:02 [post_modified_gmt] => 2015-12-11 10:01:02 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=5568 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [5] => WP_Post Object ( [ID] => 5501 [post_author] => 3 [post_date] => 2015-10-05 11:20:59 [post_date_gmt] => 2015-10-05 09:20:59 [post_content] => Lara Vizuete 2015  
Berriz ere hautaketa prozesuan gailentzen diren tokiko hamar talde eta azken urtean diskoa plazaratutako beste bost sartuko ditu egitarauan Jaialdia 2016ko uztailaren 21etik 25era egingo da
51. Heineken Jazzaldiak azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, 2016ko uztailaren 21etik 25era egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainita. Hain zuzen ere, Heineken Jazzaldiko egitarauko 10 kontzertu hautaketa prozesu baten bidez sailkatutako hamar taldek eskainiko dituzte eta beste bost 2015ean diskoa plazaratutako beste bost taldek. Horrez gain, jaialdiak euskal jazz musikarien beste proiektuak ere aukeratu ahal izango ditu. Iaz Josetxo Silguero izan zen zuzendarikidea, Pierre Jodlowskirekin batera, PUNKT Donostian izeneko kontzertuetako batean; Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada eta Borja Barrueta partaide izan ziren beste proiektu interesgarri batean, Andrzej Olejniczak eta Maciej Fortuna poloniarrekin batera; Bullet Proof Lovers-ekoek Agertoki Berdean jo zuten; Sky Beats taldeak bi emanaldi eskaini zituen Kursaaleko Terrazetan; eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako (EIJO) big bandak kontzertua eman zuen Kursaaleko Terrazetan ere. 2015ean 35 euskal bakarlari, talde eta DJek parte hartu zuten 50. Heineken Jazzaldiaren agertokietan. Heineken Jazzaldiak beti egin izan die leku bere programazioan bertako taldeei, aurkezten zitzaizkion proposamenen artean aukeratuz, Hasier Oleagaren Cantus Caterva kasu, edota proiektu berriak bultzatuz: Iñaki Salvadorren Zilbor Hestea eta Te doy una canción, Gonzalo Tejadaren Ziklo 1 eta Ziklo 2, edota Bertsoa & Jazza, inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin, jazzeko musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. 2012, 2013 eta 2014an, Euskal Herriko eta atzerriko musikarien arteko proiektuak sustatu zituen San Telmoko Gauak izenpean.

Tokiko taldeen hautaketa prozesua

51. Heineken Jazzaldiak tokiko 10 talde sartuko ditu programazioan. Euskal jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz, arrakasta handiarekin. Iaz, 40 talde inguru aurkeztu ziren eta horietatik 15ek Donostiako zenbait klubetan jo zuten, Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak programan sartuko ziren hamar taldeak hauta zitzan. Ikus-entzule asko bildu ziren eta euskal jazz taldeen maila altua agerian geratu zen. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean (www.heinekenjazzaldia.eus) hautaketa prozesu honetako oinarriekin batera zehazten den materiala (musika grabatua, dokumentazioa…) bidali beharko dute Heineken Jazzaldira, azaroaren 6a baino lehenago. Jasotzen diren proposamen guztien artean, 51. Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatuko ditu, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta.  Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute oraindik izendatu gabeko datetan (bat eguneko), 2015eko abendutik 2016ko apirilera bitartean. Joaldien datak eta lekuak hedabideei jakinaraziko zaizkie interesaturik legokeen entzuleriak joateko modua izan dezan. Esandako emanaldien ondoren, Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak, entzuleen erreakzioa kontuan harturik, azkenean programan sartuko diren hamar taldeak aukeratuko ditu. Hautaketa prozesuan parte hartzeak ez du lehiaketa izaerarik izango: prozesuaren xede bakarra 51. Heineken Jazzaldian parte hartuko duten tokiko taldeak hautatzea izango da.

2015ean diskoa argitaratutako taldeak

2015ean CDa argitaratu duten tokiko jazz taldeek 51. Heineken Jazzaldian jotzeko aukera izango dute. Antolakuntza Batzordeak bost talde hautatuko ditu aurkezten diren diskoen kalitatearen eta horiek duten interesaren arabera, eta horiek izango dira 51. Heineken Jazzaldian parte hartuko dutenak. 2015ean diskoa argitaratua izan eta 51. Heineken Jazzaldian parte hartu nahi duten taldeek 2015eko abenduaren 30a baino lehenago bidali behar dute diskoa jaialdiaren bulegoetara: Erregina Erregentea 8, 4. 20003 Donostia. Deialdi hau ez da bateraezina tokiko 10 talde aukeratzeko prozesuarekin. Prozesu horretara aurkeztu den edozein taldek du aukera deialdi honetara ere aurkezteko, baldin eta 2015ean diskoa atera duela frogatzen badu. [post_title] => 51. Heineken Jazzaldiak euskal jazzaren aldeko apustua berretsiko du [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldiak-euskal-jazzaren-aldeko-apustua-berretsiko-du [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2015-10-05 11:20:59 [post_modified_gmt] => 2015-10-05 09:20:59 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=5501 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) ) [post_count] => 6 [current_post] => -1 [in_the_loop] => [post] => WP_Post Object ( [ID] => 6090 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-02-26 14:27:30 [post_date_gmt] => 2016-02-26 13:27:30 [post_content] => Heineken Jazzaldiaren 51. edizioa izen garrantzitsu askorekin datorkigu: batzuk klasikoak dira, beste batzuk berriak, proiektu abangoardistekin datozenak, eta mota guztietako entzuleentzat eragina eta erakargarritasuna duten artistak izango ditugu. Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis, Brad Mehldau, John Scofield, Jan Garbarek eta Marc Ribot-i Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson gehitu zaizkie orain, beste askoren artean.   Sarreren salmenta Sarrerak salgai daude dagoeneko web honetan bertan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara) Jazz Band Ball-a Hasi gaitezen lehen egunetik. Uztailaren 21ean, Jazz Band Ball-a ospatuko da Zurriolako Hondartzan eta Kursaaleko Terrazetan. Egun horretako izarra Gloria Gaynor abeslaria izango da, dudarik gabe, benetako erreferentzia afroamerikar kantagintzaz ari bagara. Berde Heineken Agertokian ere, baina gauerdian, funkeko mitoetako bat izango dugu, pieza arrakastatsu asko eta asko plazaratu dituen talde bat eta “vocoder”-aren erabileragatik ospetsu egin zena: The Zapp Band, Europan oso noizik behin eskaintzen dituen emanaldietako batean. Beste agertoki batzuetan, gau horretan bertan, luxuzko artistak izango ditugu. Hiru super-musikarik osatutako hirukoa: Cyrus Chestnut, Buster Williams eta Lenny White; Marc Riboten azken proiektua, joan zen udazkenean Kursaalen arrakastaz eskaini zena, Filadelfia Soinuari omenaldia egungo jazzeko gitarrista garrantzitsuenetako baten eskutik, Marc Ribot, Ornette Colemanen laukote bikoitzetako bi kide lagun dituela, Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston; beste gitarra-jole handi bat, Terje Rypdal ipartarra, power-jazzeko Elephant Nine taldeak laguntzen diola; John Nemeth, amerikar blueseko izarra, Estatu Batuetako hiri euskaldunenetako batean jaioa, Boisen (Idaho); eta jatorriz antillarra den Tricia Evy abeslari frantsesa.   Trinitate Enparantza Uztailaren 22tik hasita, Heineken Jazzaldiaren agertoki garrantzizkoenak, Trinitate Enparantzak, jazzeko lau saio bikoitz paregabe eskainiko ditu. Hasteko, Marsalis familiako bi izar. Ellis, aita, izango da lehen saioko protagonista, bere laukotearen buruan, eta ondoren, Branford Marsalis handiaren txanda izango da, jazzeko kantari miretsienetako bat bere taldean duela: Kurt Elling. Uztailaren 23an, larunbata, jazz garaikideko bi erreferentzia. Lehendabizi, Jack DeJohnette bateria-jotzaile eta pianistaren hirukoa, Ravi Coltrane saxofoilaria barruan dela. Gaueko bigarren saioan, berriz, Steve Coleman saxofoilariaren 5 Elements taldea izango dugu. Esan behar da Steve Coleman Heineken Jazzaldiak bere ibilbide oparo guztian jarraitu izan duen musikaria dela. Uztailaren 24an, igandea, azken garaiotan estiloa markatzen ari den beste abeslari baten kontzertuarekin hasiko da saioa, José James, zeinak Billie Holiday handiari eskaini dion diskoa aurkeztuko baitu. Haren atzetik, talde mitiko bat, Steps Ahead, bere liderra, Mike Mainieri bibrafonista, buruan duela eta aparteko ospe eta kalitateko musikariz osatutako formazioarekin: Eliane Elias, Marc Johnson, Donny McCaslin eta Billy Kilson. Azkenik, astelehenean, uztailak 25, Trinitate Enparantzan, Heineken Jazzaldi honetako saio gutiziatuenetako bat izango dugu, Diana Krall jazzeko diva handia ikusiko baitugu oholtzan, bere laukote berriarekin. Aurretik, gaur egungo musikari sentikor eta lirikoenetako baten emanaldia entzuteko aukera izango dugu, Bobo Stenson suediarrarena, hain zuzen.   Kursaal Auditoriumean- Kutxabank Kursaal Auditoriumean, lau kontzertu handi artista ezagun eta liluragarrien eskutik: lehenik, uztailaren 22an, Brad Mehldau, John Scofield eta Marc Guiliana bateria gazteak osatutako hirukoa. Hurrengo egunean, uztailak 23, gora datorren izen bat, dagoeneko benetako izar bilakatu dena Europako hainbat herrialdetan, Ibrahim Maalouf tronpetaria bere proiektu elektrikoarekin. Igandean, Europako jazzeko musikari gailenetako bat, Jan Garbarek norvegiarra bere taldearekin, non Trilok Gurtu indiar perkusionistak joko baitu. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Kursaal Auditoriumean, amerikar jazzean gero eta izen handiagoa duen artista bat, New Orleanseko Christian Scott tronpetaria bere proiektu berriarekin, 9 musikari agertokian direla. Aurretik iragarrita zegoen aurten Donostian ospatuko dela, Heineken Jazzaldiarekin batera, 12 Points lehiaketa, non Europan fama hartzen ari diren talde interesgarrienetako 12k hartuko baitute parte. Victoria Eugenia Antzokian eskainiko diren emanaldi horiekin batera (oraindik programa guztiz zehaztu gabe dago) uztailaren 20, 21, 22 eta 23an, jam-saioak eskainiko dira Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan, eta bizikidetzak eta hitzaldiak egongo dira Victoria Eugenia Klubean.   Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Victoria Eugenia Antzokiaren programazioa bi emanaldi guztiz berezirekin osatuko da. Uztailaren 24an, Bertsoa & Jazza formatuko saio berri bat izango dugu, zeina duela hamar urte baino gehiago estreinatu baitzen agertoki berean. Eta uztailaren 25ean, 17:30ean, europar jazzeko talde original, sortzaile, definiezin eta jenialenetako baten emanaldia: Lyondik datorren La Marmite Infernale, Espainian eskainiko duen lehen kontzertuan, 1967tik abian dagoen taldea izan arren. San Telmo Museoa Aurten Heineken Jazzaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar: San Telmoko Eguerdiak. 5 kontzertu izango dira eguerdiko 12:30ean kalitate eta heterogeneotasun handiko bost proposamenekin. Hilaren 21ean izango da lehena 2015eko euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako batekin, Ainara Ortega donostiar abeslariaren taldea, zeinak Victoria Eugenia Antzokian abestu baitzuen entzule eta kritikaren harrera ezin hobearekin. Eguerdiko saio horietako bigarrena Mikel Andueza saxo altu bikainak protagonizatuko du. Gure hirian oso maitea dugun artista honek bere disko onenetako bateko piezak –2015ean argitaratu zuen– entzuteko aukera eskainiko digu, bere seikote propioa distira handiz zuzentzen duela. Larunbatean, hilak 23, super-saxofoilari bat banda bikain batekin: Jerry Bergonzi saxo tenorra, jazz garaikideko mitoetako bat bere laukotearen buruan, beste batzuen artean, Perico Sambeat valentziarrak laguntzen diola. Igandean, uztailak 24, elezaharretako beste talde baten txanda izango da, Lyongo Workshop taldearena, Europako jazz garaikideko banda interesgarrienetako bat izateaz gainera, bizi luzeenetakoa duena, ia 50 urteko ibilbidea baitarama. Hor jo izan dute Frantziako bakarlari garrantzitsuenetako batzuek eta herrialde horretako jazzaren ordezkari nagusietako bat izaten jarraitzen du. Kontzertu erakargarri hauek amaitzeko, hilaren 25ean, astelehena, jazz onena eta flamenko instrumental onena uztartzen dituzten hiru musikari handik osatutako hirukoa: Josemi Carmona gitarrista, Javier Colina baxu-jotzailea eta Bandolero perkusionista. Berde Heineken Agertokia Beti bezala, ikus-entzule gazteentzat interes handiena izango duten agertokien artean Berde Heineken Agertokia dago. Aipatu dira jada uztailaren 21ean hor ariko diren artistak (Gloria Gaynor eta The Zapp Band). Hurrengo egunetako programazioa, agertoki horretan ohikoa denez, hainbat koloretako estilo osagarriz eta ludikoz eratutako amalgama loriatsu bat izango da. Uztailaren 22an, saioa iluntzeko 9etan hasiko da Ryley Walker gitarra-jole eta abeslariaren emanaldiarekin. Folkaren eta rockaren artean mugitzen den musikari honek balada zoragarriz eta pieza elektriko kitzikagarriz jositako errepertorioa du. Gauean, Snarky Puppy taldeak joko du; aurten Grammy sari bat irabazita, R&B instrumentaleko talde indartsu, gazte eta asmamen handienetakoa dutenen artean ditugu. Uztailaren 23an, larunbata, azken hilabeteotan eskaera handienetakoa duen euskal talde baten txanda izango da, Rural Zombies. Gauerdian, berriz, Nick Waterhouse-k R&B zaharraren sentsibilitate eta indar guztia eskainiko digu, abesti xume bezain argitsuz betetako disko zoragarriak argitaratzen ari den kantari gazte baten ahotsean. Berde Heineken Agertokiaren programazioa hilaren 24an itxiko da bi proposamen desberdin bezain zirraragarrirekin: iluneko 9etan, Grupo Fantasma, Estatu Batuetan proiekzio handienetakoa duen banda latino bat. Austinen (Texas) egoitza duten musikari latinoz osatutako banda zoragarri bat da, talde mitikoenen ahalmen eta erritmo guztia berarekin duena. Eta mitoez ari garela, nor hoberik Charles Bradley soularen erregea baino, kantari honek, izan ere, bere ahotsarekin eta ahalmen eszenikoarekin, soularen urrezko urteak ekartzen dizkigu gogora.   [post_title] => Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson, 51. Heineken Jazzaldirako izen berriak [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => cyrus-chestnut-snarky-puppy-charles-bradley-terje-rypdal-jerry-bergonzi-ellis-marsalis-jack-dejohnette-jose-james-steps-ahead-eta-bobo-stenson-51-heineken-jazzaldirako-izen-berriak [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-03-01 12:43:09 [post_modified_gmt] => 2016-03-01 11:43:09 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => https://heinekenjazzaldia.eus/?p=6090 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [comment_count] => 0 [current_comment] => -1 [found_posts] => 81 [max_num_pages] => 14 [max_num_comment_pages] => 0 [is_single] => [is_preview] => [is_page] => [is_archive] => 1 [is_date] => [is_year] => [is_month] => [is_day] => [is_time] => [is_author] => [is_category] => 1 [is_tag] => [is_tax] => [is_search] => [is_feed] => [is_comment_feed] => [is_trackback] => [is_home] => [is_404] => [is_comments_popup] => [is_paged] => 1 [is_admin] => [is_attachment] => [is_singular] => [is_robots] => [is_posts_page] => [is_post_type_archive] => [query_vars_hash:WP_Query:private] => 8a33d73970bd8de8f4922b5d5c2cfd80 [query_vars_changed:WP_Query:private] => [thumbnails_cached] => [stopwords:WP_Query:private] => )

Berriak